Rieti
Italiako erdialdeko hiria, izen bereko herrialdeko hiriburua, Abruzzi-ko mendietan (Lazioko lurraldea). 43.520 biztanle. XIII. mendeko harresia, eta katedral erromanikoa (XII-XIII. m.). Merkataritza eta industria hiria da. Hiri garrantzitsua izan zen erromatarren garaian. XV. mendean Aita Santuen eskuetara igaro zen; Aita Santuen egoitza hiria izan zen luzaroan.