Richelieu-ko dukea
(Jaiotza izenaz Louis François Armand de Vignerot du Plessis). Frantses mariskala (Paris, 1696 - Paris, 1788). Richelieu kardinalaren biloba zen, Fronsac-eko dukea sortzez. Hamabost urterekin ezkondu zen, eta kartzelan izan zen gaztaroan abentura batzuen ondorioz. 1725-1729 urteetan Vienan egon zen enbaxadore, eta ahalegin bereziak egin zituen Frantziaren eta Austriaren arteko harremanak hobetzen. Ondoren Poloniako eta Austriako erregetzarako gerretan esku hartu zuen, eta ingelesak Menorcatik kanporatu zituen Mahon-go hiriaz jabetu ondoren (1756). Kargu hartu zioten eginiko ondasun bipiltzeengatik, eta Parisa erretiratu zen. Voltaire idazlearen babesle izan zen.