Richter, Burton
Estatu Batuetako fisikaria (New York, 1931). 1967 urtea ezkero Stanford unibertsitateko irakasle eta ikertzaile da. Materia osatzen duten oinarrizko partikulei buruz egin ditu lan asko, eta berak diseinatu eta zuzendu zuen 1974 urtean y erresonantziak aurkitzea posible egin zuen talka eraztunaren eraikuntza, Stanford unibertsitatean. 1976 urtean Fisikako Nobel saria eman zieten berari eta S. Ting-i, azken horrek aurkikuntza bera egin baitzuen bere aldetik Brookhaven-en.