Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ribera d’Ebre

Kataluniako hegoaldeko eskualdea, Tarragonako probintziaren mendebalean, Ebro ibaiaren ertzean. 750 km2. Hiriburua: Móra d’Ebre. Hiri nagusiak: Ascó, Flix, Móra la Nova, Tivissa. Ebro ibaiak mendebaldetik ekialderantz igarotzen du eskualdea; mendebala menditsua da eta lur beheragoak dira Ebro ibaiak aurrera egin ahala. Klima idor epela da. Zentral hidroelektrikoak eta nuklearrak (Flix, Ascó).