Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riau

edo Riouw. Indonesiako uhartedia, Sumatrako ekialdean eta Singapurko itsasertzearen hego-ekialdean, Txinako Hegoaldeko itsasoan. 94.562 km2 eta 2.665.700 biztanle. Uharte nagusia: Bintan. Hiriburua: Pakanbaru. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (arroza, artoa, kopra). Arrantza. Bauxita eta eztainua.  v  Historia. Sumatrako Srivijava inperio budistaren mendean egon zen XIV. mendea arte; XV. mendean musulmanak heldu ziren. 1511. urtean iritsi ziren portugaldarrak eta 1596an holandarrak. Hauen eta britainiarren gutiziapean egon zen XIX. mendean holandarrak erabat nagusitu ziren arte. Bigarren Mundu Gerran japoniarrek presondegi bat jarri zuten bertan. 1950ean Indonesiako errepublika berriaren barnean geratu zen.