Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riazan

edo Ryazan. Errusiako Errepublikako erdialdeko hiria, Moskuko hiriaren hego-ekialdean, Oka ibaiaren ertzean. Izen bereko oblast edo lurraldeko hiriburua. 483.000 biztanle (lurraldeak 39.600 km2 eta 1.422.000 biztanle ditu). Mekanika, kimika eta janari industria. Zapatagintza eta altzariak. Burdinbide lotune garrantzitsua. XVII. mendeko katedrala. v Historia. 1095. urtean sortu zuen hiria Iaroslav Sviatoslavitx printzeak, printzerri bateko hiriburu gisa, eta Pereiaslavl izena eman zion. Tartaroek suntsitu zuten 1372. urtean eta XV. mendean Pereiaslavl-Ryazansky izeneko kremlin edo gotorleku berri bat eraiki zen handik 50 km-ra. Moskuko hiriaren mendean geratu zen 1521ean. Staraia Ryazan (Ryazan Zaharra), izeneko herria dago gaurko egunean Pereiaslavl zaharraren lekuan.