Reni, Guido
Italiar pintorea, dekoratzailea eta marrazkilaria (Bolonia, 1575 - Bolonia, 1642). Albano eta Domenichino pintoreekin batera Denijs Calvaert, Ludovico eta Caravaggio maisuen ikasle izan zen. Antzinateko marmolezko irudi leunak aztertu zituen eta harmonia handiko irudi biluzi asko pintatu zituen. 1613-1614 urteetan pintatu zuen bere obrarik ospetsuena, Erromako Pallavicini-Rospigliosi jauregiko sabaiko Egunsentia. Erroman egon ondoren Boloniara itzuli zen eta erlijio pintura landu zuen. Boloniako pintorerik handiena izan zen Ludovico Carracci maisua hil zenez geroztik, eta eragin handia izan zuen Europako pintoreengan, Frantziako eskolako pintoreengan batez ere. Lan nagusiak: Errosarioko Ama Birjina, Ecce Homo, Ama Birjina doloretakoa, Haurra Bako eta Atalanta eta Hipomenes.