Renner, Karl
Austriar politikaria (Untertannowitz, Morabia, 1870 - Viena, 1950). Austriako alderdi sozial-demokratako buruzagi erreformista zen eta, kantziler hautatua izan ondoren (1918), Austriako ordezkaria izan zen Saint-Germaingo elkarrizketetan (1919). Kontseilu Nazionaleko lehendakaria zen Bigarren Mundu Gerra garaian alemaniarrek Austria inbaditu zutenean eta handik aurrera ezkutuan ibili behar izan zuen. Austriako Errepublikako lehendakari izan zen 1945. urtetik hil zen arte.