renio
iz. Gai bakuna, metal zuri distiratsua, 3.180° C-tan urtzen dena (Re; at.-z. 75; at.-m. 186,2). 1925ean aurkitu zuten Noddack eta Berg alemaniarrek. Izadian ez da kopuru handietan azaltzen eta beste mea batzuekin nahastuta agertzen da gehienetan. Zenbait gai deshidrogenatzeko katalizatzaile gisa erabiltzen da eta baita tresna elektrikoak egiteko ere.