Rebmann, Johannes
Alemaniar misiolaria (Gerlinger, Württemberg, 1820 - Korntal, Stuttgart-etik hurbil, 1876). Indiako Ozeanoan barrena Afrikan barneratu zen lehen europarra izan zen. 1846. urtean iritsi zen Afrikako kostaldera eta bere adiskide Johann Ludwig Krapf-ekin batera barrualdeko lurraldeetara jo zuen. Kilimanjaro mendia ikusi zuten 1848an, eta Kenya mendia urtebete geroago.