Rebollo, Javier
Bizkaitar zinema zuzendaria. Ingeniaritza Industriala ikasten ari zela –orduz geroztik lankide izan duen Juan Ortuosterekin batera– hasi zen zinemaren inguruko lanetan, zinema klubak eratzen eta film laburrak zuzentzen. 1965 eta 1974 artean hamar film labur egin zituen, horietako zazpi Juan Ortuosterekin batera, 8 mm, 16 mm eta 35 mm-tan. 1974an bien arteko lankidetza Lan Zinema ekoiztetxearen sorreran gauzatu zen. Javier Rebollok hiru film luze zuzendu ditu: Juan Ortuosterekin batera, Siete Calles (1981) eta bakarka Golfo de Vizcaya (1985) eta Calor… y celos (1996). 2000. urtean berak eta Maria Eugenia Salaverrik idatzitako gidoian oinarritutako Marujas asesinas filma prestatzen ari zen.