Rebelo, Jorge
Mozambikeko poeta, kazetaria eta legegilea (Lourenço Marques, 1940). Coimbrako (Portugal) unibertsitatean ikasketak egin ondoren portugaldarren aurka egiteko Mozambikeko Frelimo gerrillaren zerbitzu sekretuko idazkari izan zen eta Mozambique Revolution aldizkaria argitaratu zuen. Literatura Africana de Expressao Portuguesa (1967) eta When Bullets Begin to Flower (1972), Mario de Andrade eta Margaret Dickinson idazleek hurrenez hurren argitaratu dituzten poesia bildumetan agertzen dira Jorge Rebelok bere herriaren askatasunaren alde idatzi dituen poesiak.