Ratzel, Friedrich
Alemaniar geografoa (Karlsruhe, Baden, 1844 - Ammerland, 1904). Giza geografiaren eta geografia politikoaren aitzindaritzat hartua da. Anthropogeographie (1882-1891, bi liburuki; Antropogeografia) eta Politische Geographie (1897, Politika geografikoa) bere lan nagusietan, espazio fisikoak giza jarduera mugatzen duela azaldu zuen.