Rabin, Itzhak
Israeldar politikaria eta militarra (Jerusalem, 1922). Israelgo lejioko kide zen, eta Palestinarako europar juduen emigrazioaren arduradun nagusia izan zen. Arabiarren eta israeldarren arteko lehen bi gerretan parte hartu zuen (1943-1948, Palmatx komandoak; 1956-1959, iparraldeko osteen komandante nagusia). Israelen defentsarako gudarosteko estatu nagusiko buruzagi zen 1964-1968 urteetan, eta arabiarren eta israeldarren arteko hirugarren gerran buruzagi izan zen 1967an. Gerra amaitzean enbaxadore izan zen Washingtonen (1968-1973). Alderdi Laboristako buru bihurtu zen eta Israelgo Lehen ministro hautatu zuten (1974-1977) baina finantza mailako arazoengatik kargua utzi behar izan zuen. Israelgo Defentsarako ministro izan zen 1984-1990 urteetan.