Qabbani, Nizar
Siriar poeta eta diplomatikoa (1923 - 1998). Zuzenbide ikasketak egin zituen (1945), Damaskon. Siriako enbaxadorea izan zen Europako hainbat hiriburutan: Paris, Londres, Madril, Pekin. Aurre egin zien islamiar integristei, eta, horregatik, behin baino gehiagotan zentsuratu zioten bere obra. Hala ere, herriak aintzat hartu zuen bere bertsoen sakontasuna eta buruz ikasi zituen bere poemetako asko. "Emakumeen eta maitasunaren poeta" esan zitzaion, eta hogeitaka poema liburu argitaratu zituen, bertso argi soilekin. Poema horietako asko beren abestietan baliatu dituzte arabiar musikariek.