Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Qaliubiya

Egiptoko probintzia, Kairoko iparraldean, Nilo ibaiaren goialdean. Mugak: ipar-ekialdean ash-Sharqiyah probintzia; ipar-mendebalean Nilo ibaiaren Damietta adarra. 1.001 km2. 2.868.000 biztanle (1990). Hiriburua: Qalyub. Nilo ibaiaren lau ubidek (al-Rayyah, at-Twfiqi, Tur´at eta al-Ismailiyah) ureztatzen dituzte probintziako lursailak. Bost biztanletatik hiruk nekazaritzan lan egiten du. Artoa, kotoia, garia eta hirusta dira uzta nagusiak. Fosfato eta basalto meak ere baditu. Kimika industria eta olio findegiak dira ekonomia jarduera nagusiak.