Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polipo

iz. Gorputza zaku itxurakoa duen itsas animalia, mutur bat itxia eta harkaitzei itsatsia, eta bestea irekia eta garroz inguratua duena (Fil. Coelenterata).  v  Med. Muki mintzetan sortzen den handitsua. Gehienetan sudurrean izaten dira, eta sudurreko hodiak itxi eta infekzioak sortzen dituzte. Beste batzuetan belarrian, sabelean edo hesteetan izaten dira. Batzuetan ez da sintomarik izaten, baina presioa eta hodien itxitura izaten da besteetan polipoen ezaugarria. Behealde zabala izaten dute batzuek; estuak eta luzeak izaten dira bestela, eta muki mintzaren osagai berberez osatuak dira. Polipoaren gainaldea laua, kozkaduna edo gingilduna izan daiteke. Gehienetan ez dira kaltegarriak izaten, baina badaezpada, kirurgia bidez kendu eta aztertu egiten dira.