polipeptido
iz. Biokim. Lotura peptidiko bidez aminoazidoak elkartzean eratzen den edozein molekula; lotura peptidiko horiek amido taldez eratuta daude (O=C-NH-). Aminoazido bi edo gehiago kondentsazio bidez elkartu eta ur molekulak askatzean eratzen dira polipeptido molekulak; pisua 40 milioitarainokoa izan dezakete. Horrela eratzen diren molekula kateak zuzenak, elkarren artean gurutzatuak, ziklikoak edo egitura hauen arteko konbinazioz sortuak izan daitezke. Kate hauen zati bat horrelako izan daiteke adibidez:
Polipeptidoak proteinatzat jo daitezke, lerrozko katea dutenak bereziki. Aminoazidoek molekulan duten kokaera eta haien sekuentzia oso garrantzitsua da molekularen ezaugarriak eta tasunak zehazteko, eta kokaera hori zehaztea da biologia molekularrak gaur egun duen arazorik garrantzitsuenetakoa. Polipeptidoek molekulan azido nahiz base multzoak dituztenez gai anfoteroak dira. 1982an 20 aminoazidoz osatutako polipeptido bat lortu zen sintesi bidez; txertoa zen, eta sintesi bidez lortutako lehen polipeptidoa.