Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Polibio

(Gr. Polybios). Greziar historialaria (Megalopolis, K.a. 200 - K.a. 125 edo 120). Erromako aginpidearen aldeko zen, eta hara jo zuen K.a. 168. urtean. Arteen eta letren babesle handia zen Eszipion Emilianoren adiskide egin zen, eta harekin joan zen Afrikara. Kartagoko hiriaren suntsipenaren lekuko izan zen (K.a. 146). 40 liburukik osatutako Historia obra handia idatzi zuen, baina lau baizik ez dira gaur egunera iritsi. K.a. 220-168. urteetako gorabeherak jasotzen zituen bilduma horrek.