poliazetileno
iz. Kim. Molekulan lotura bikoitzak eta hirukoitzak txandakatuta dituen azetilenoaren polimeroa. 1978an lortu zen. Korronte elektrikoaren eroale da, baina gai batzuekin tratatzen bada tasun hau alda daiteke erdieroale edo bakartzaile bihurtuz. Oraindik ikertzen ari dira gai hau, baina erabiltzen da dagoeneko industrian, baterietan adibidez.