poliester
iz. Erretxina sintetikoa. Azido dikarboxilikoen eta alkohol dihidroxilikoen arteko polikondentsazioz eratzen den sintesi bidezko edozein erretxina. Erretxina hauen tasun ezagunena da katalizatzaile baten laguntzaz giro tenperaturan gogortzen direla. Korrosioak, gai kimikoek, disolbatzaileek eta abarrek ez dute erasotzen. Bits plastikoak, zuntzak, mintzak, autoentzako piezak, hodiak, itsasontzien kaskoak, zinta magnetikoak, estalki babesleak, botilak, laminatuak eta abar egiteko eta elektrizitzate eta elektronika osagaiak babesteko erabiltzen da, besteak beste. v Poliester zuntza. Beren osaeran pisuaren % 85 gutxienez alkohol dihidrikoaren eta azido tereftalikoaren ester batez osatuta duten zuntzei ematen zaien genero izena. Erresistentzia handia dute eta ez dira sukoiak. Pneumatikoen ehunak, segurtasun uhalak, arropak eta beste zenbait gauza egiteko erabiltzen dira.