Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pirripio

iz. Zool. Alaudidoen familiako txoria, 15 cm inguru luzea, itxuraz hegazabalaren oso antzekoa, hura baino isats-laburragoa (Lullula arborea). Kolorez arre beltzarana eta papo zurixkakoa da, baina lurrean denbora asko ematen duen beste hainbat txorik bezala, bizi den lekuetara egokitzen da pirripioa ere. Belar artean edo lurreko sakonune txikietan egiten du habia. Intsektuak eta belar hazia jaten ditu batez ere. Europa guztian, Asia Txikian eta Afrikako iparraldean bizi da.