Pirro
edo Neoptolemo. (Gr. Pyrrhos). Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, Akiles eta Deidamiaren semea. Akiles hil ondoren Troiaren aurka borrokatu zen. Priamo eta Astianax hil eta gero Andromaka esklabo hartu zuen. Greziara itzuli zen Helenorekin batera eta Epiroko erresuma sortu zuen. Orestesek hil zuen Delfosen.