piroteknia
iz. Su artifizialen, eta hauen gisakoen osaeraz eta ekoizpenaz arduratzen den teknika. Piroteknia gaiek era askotako osagaiak dituzte: oxidatzaileak (potasio nitratoa, potasio kloratoa, bario nitratoa, amonio perkloratoa…), erregaiak (aluminioa, magnesioa, antimonio sulfatoa, sufrea, titanioa…), lotzaileak (dextrina eta beste polimero batzuk), leherkariei koloreak ematen dizkieten gaiak; estrontzioa duten gaiek kolore gorria ematen dute; barioa dutenek berdea; kobrea dutenek urdina; magnesioa, aluminioa eta titanioa dutenek zuria; kriolita eta sodio oxalatoa dutenek horia etab.