Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pirrofito

iz. eta izond. Bot. Protofitoen azpierreinuko landare eiteko hainbat organismo flagelodunez, bereziki izen bereko phylum-ekoez esaten da. Kloroplastoz hornituak egotea (berez higitzeko eta elikatzeko gaitasuna izatea beraz), zelulosazko mintza izatea eta flagelo desberdinak edukitzea eta kromatoforo gehienak arre kolorekoak izatea dituzte ezaugarri nagusiak. Banaketaz, zoosporaz edo isogamiaz ugal daitezke. Bi klasetako (desmofizeoetakoak eta dinofizeoetakoak) eta zortzi ordenatako protofito motak biltzen dira phylum honetan.