piroxeno
iz. Miner. Harrietan sarritan ageri diren inosilikatoen taldea. SiO4 tetraedroen katea soil luzez eratuak dira, eta kaltzioa, magnesioa, sodioa, burdina, aluminioa eta beste metal batzuk izan ditzakete beren osaeran. Formula oso konplexua eta aldakorra dute, baina honela adieraz daiteke: X(Y,Z)(SiO3)2, bertan X= Ca2+, Na+eta Y= Mg2+, Fe2+, Mn2+, Li+; Z= Al3+, Fe3+, Ti4+ direla. Manganesoa (Mn) ia beti dago molekulan proportzio txikietan. Anfibolen antz handia dute, eta haiek bezala normalean mineral ilunak izaten dira; hala ere batzuetan berdeak edo horixkak ere izan daitezke. Sistema monokliniko, erronbiko eta triklinikoan kristaltzen dira. Piroxenoak harri basikoen oinarrizko osagaiak dira.