Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pirrol

iz. Kim. Gai heterozikliko nitrogenatua (C4H5N). Erresonantziazko hibridotzat jotzen da eta ez dago erabat ongi adierazten duen egitura formularik. Egitura horren hurbilketa bat hau da:



Olio horixka edo arrea da; ahogozo mina eta kloroformoaren antzeko usaina du, sukoia da, ez da urtzen uretan eta alkali diluituetan baina bai alkoholetan, eterrean, azido diluituetan eta gai organiko gehienetan; argiaren eraginez polimerizatu egiten da eta kolore arrea hartzen du. Indigoaren eta beste pigmentu natural batzuen osagaia da, eta ftalozianinazko kolore emaileak lortzeko lehengaia. Klorofilaren eta hemoglobinaren formuletan ere badira pirrolaren eratorriak. Harrikatzaren alkaternatik edo hezurren olioa azido sulfurikoarekin destilatuz lor daiteke. Burdina, kobrea eta nikela bezalako metalekin oso erraz erreakzionatzen du, eta hortik datorkio biokimika konposatu garrantzitsuen eraketan duen garrantzia. Botika gaiak ekoizteko erabiltzen da.