Pioneer
Espazioaren ikerketarako proiektua. Estatu Batuetako espazio agentziaren (NASA) proiektu hau 1958tik 1980ra luzatu zen. Lehen aldiko Pioneer–en helburu nagusia eguzki irradaren ikerketa izan zen, eta 70-80 urteetan zenbait planetari buruzko –Jupiter, Saturno, Artizarra– datu garrantzitsuak lortu ziren Pioneer-ari esker.