Pickford, Mary
(Jaiotza izenez Gladys Smith). Estatu Batuetako antzezlea, jatorriz Kanadakoa (Toronto, 1893 - Santa Monica, Kalifornia, 1979). Bost urterekin hasi zen antzerkian lanean eta hamabost urterekin zineman. Zinemaren historiako lehen izarra izan zen eta arrakasta handia izan zuen neskato errukarrien pertsonaiak irudikatuz. 1919an United artists ekoizpen etxea sortu zuen Douglas Fairbanks bere senarrarekin, Chaplinekin eta Griffithekin batera. Zinema mutuaren garaian berrehun filmetik gora egin zituen, baina berrogeita hamar bat bakarrik gorde dira. Zinema ahostuna hasi zenean antzezteari utzi eta ekoizpen lanetan hasi zen. Bi Oscar irabazi zituen, bata 1929an eta bestea 1975ean. Filmak: White Roses (1910, Arrosa zuriak), The New York Hat (1912), Madame Butterfly (1915), The Little Lord Fauntleroy (1921), Rosita (1923), Secrets (1933, Sekretuak).