Picabia, Francis
Frantses margolaria, diseinatzailea eta idazlea (Paris, 1879 - Paris, 1953). Parisko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak. 1903an egin zuen lehen erakusketa. 1909an hasi zen obra ez figuratiboak lantzen; bi urte geroago kubismorantz lerratu zen. Lehen Mundu Gerran dadaismoaren bultzatzaileetako bat izan zen; 1916an, Bartzelonan, 391 izeneko aldizkaria sortu zuen. Bizitzako azken urteetan surrealismorantz jo zuen. Obra nagusiak: Caoutchouc (1908), Paroxysme de la douleur, La Femme au monocle, Les Centimètres eta Cure-Dents. Idazlanei dagokienez, aipagarriak dira Poèmes et dessins de la fille née sans mère (1918), Pensée sans langage (1919), Unique Eunuque (1920) eta Jesus-Christ Rastaquouère (1920).