Philipe, Gérard
Frantses antzezle eta zinemagilea (Cannes, 1922 - Paris, 1959). Albert Camus-en Caligula antzeztu zuenean (1945) zinema kritikariek oso aintzat hartu zuten lan hori. 1951n Cid eta Prince de Hombourg filmek arrakasta handia eman zioten eta baita Christian Jaque-ren Fanfan la Tulipe, René Clair-en Les Grandes Manouvres eta René Clement-en Monsieur Ripois filmek ere.