Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Phetchaburi

edo Phetburi. Thailandiako hego-erdialdeko hiria eta izen bereko herrialdeko (6.357 km2 ditu eta 300.000 biztanle) hiriburua, Phetburi ibaiaren ertzean, Malakako penintsularen iparraldean, Bangkok-eko hiriaren hegoaldean. 34.000 biztanle. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira hiritik gertu dauden tenplu brahman eta budisten hondakinak.