Philips, Peter
Ingeles musikagilea eta organo-jotzailea (?, 1561 - Brusela, 1628). 1596. urtean Anberesko gorteko organo-jotzaile izan zen, eta 1597. urtetik aurrera erregearen kaperakoa, Bruselan. Mezak, moteteak, eliza musika, madrigalak, birjinalerako eta biolarako lanak idatzi zituen, besteak beste.