Peruzzi, Baldassare Tommaso
Italiar margolari eta arkitektoa (Siena, 1481 - Erroma, 1536). Pinturicchiorekin lan egin zuen Sienan, eta 1503an Erromara joan zen. Pinturan Sienako katedraleko S. Giovanni kaperako freskoak egin zituen. 1508tik aurrera arkitektura lanetan jardun zuen batez ere: Villa Farnesina etxea eraiki zuen Erroman (1508-1511 bitartean). Rafael hil ondoren (1520), Erromako San Pedroko obrak egiteko lana eman zioten. Erromako Massimo alle Colonneko jauregia (1532-1536) eraiki zuen, halaber. Manierismoa bultzatu zuen Erromako arkitekturan. Pinturicchioren eta Sodomaren eragina nabaria du bere margolanetan, eta Bramanterena arkitekturan.
- Perurena Loiarte, Patziku
- Perurena, Txomin
- perutar
- Perutxoren kantua
- Perutz, Max Ferdinand
- Peruzzi, Baldassare Tommaso
- Pervouralsk
- perzepzio
- perzido
- perziforme
- Pesaro