Perutz, Max Ferdinand
Austriar biokimikaria (Viena, 1914 - Cambridge, 2002). Vienan eta Cambridgen egin zituen ikasketak. Biologia molekularraren alorreko zuzendari izan zen Cambridgeko unibertsitatean. Hemoglobinaren eta mioglobinaren hiru dimentsioko egitura zehaztu zuen J.C. Kendrew-rekin batera. 1962an Kimikako Nobel saria eman zieten biei.