Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perzido

izond. Zool. Perziformen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Ardatz itxurako gorputza dute, alboetatik zapal samarra, igerirako egokia. Hegalak arantzadunak izaten dituzte, batez ere bizkarrekoak eta uzkialdekoa. Bizkarreko bi hegalak bereiziak dituzte. Perzidoak ipar hemisferioko ibai eta aintziretan bizi dira gehienbat. Mota batzuek itsasoko uretara ere egokitzen dira. Arrainak, arrainen arrautzak, harrak eta intsektuak jaten dituzte. 125 perzido mota ezagutzen dira. Ezagunena perka da.