Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pertxeroi

(Fr. percheron). iz. eta izond. Zool. Normandiako antzinako Perche konderrian arabiar eta normandiar zaldi-behorren gurutzaketaz sortutako zaldi edo behor mota sendoa. Zaldietan handienetakoa (1,70 m inguru garaia) eta indartsuenetakoa da. Buru handia, lepo gihartsua eta bularralde eta bizkargain zabalak ditu. Kolorez grisak edo beltzak dira gehienak. Laborantzarako erabiltzen da gehienbat. Frantzia sortua den arren beste lurralde askotan ere zabaldua dago gaur.