Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pentatomido

izond. Zool. Heteropteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Gorputza zapala dute, tximitx arruntaren antzekoa, eta bular-bizkarretako oskola ezkutu itxura duena. Muturra estua edo hiruki itxurako zabala izan dezakete, aurrera begira moldatua. Antenak 5 giltzarteko dituzte; tartsoak, berriz, 2 edo 3 giltzartekoak. Landare gaiak janez elikatzen dira, eta gehienbat basoan bizi izaten dira. Ezagunena basoetako tximitxa (Pentatoma rufipes) da, brontze kolorekoa, Europan eta Asian bizi dena.