pentatoniko
izond. Mus. Bost hotseko eskalaz, bigarren maior (tonu 1) eta hirugarren minor (tonu t´erdi) bitarteez osatuaz esaten da. Adibidez: do-re-fa-sol-la eskala, tonuerdirik gabea. Txinako, Japoniako, Eskoziako, Afrikako, eta beste zenbait lekuetako herri musikan erabiltzen da. Mendebaleko musikagintzan, Claude Debussyk erabili zuen efektu bereziak lortzeko.