Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

penteno

iz. Kim. Bost atomo karbono dituzten hidrokarburo olefinikoak (lotura bikoitz bat dutenak) izendatzeko erabiltzen den genero izena (C5H10). Isurkari koloregabeak dira; alkoholetan urtzen dira baina ez uretan. Gasolina naturaletik lortzen dira. Sukoiak eta toxikoak dira. Erabilera ugari dituzte: sintesi organikoetarako, oktano indize garaia duten erregaien nahasketa eragile gisa, polimerizazioa eragozteko eta abar.