Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pentekostalismo

iz. Erl. 1886ean Estatu Batuetan sortutako higikunde protestante fundamentalista. Pentekostalismoaren arabera, kristau guztiek Izpiritu Santuarekin bataio esperientzia berezi bat bizi eta pentekostalismora bihur daitezke. Esperientzia horren ezaugarriak Izpiritu Santua pentekoste egunean apostoluei agertu zitzaien pasartetik hartuak dira; pasarte hartan Izpiritu Santuak hizkuntza guztietan mintzatzeko dohaina eman zien apostoluei eta pentekostalismoaren jarraitzaileek sendatzeko, igarpenak egiteko dohaina eta naturaz gaindiko beste dohain batzuk dituztela diote pasarte hari jarraituz. Higikunde honek indar handia hartu zuen Britainia Handian, Eskandinavian eta Brasilen batez ere; gaur egun 8-10 milioi jarraitzaile ditu.