Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pentastomido

izond. Zool. Taxonomia sailkapenean klasetzat hartu ohi den izen bereko taldeko animaliez esaten da. 70 pentastomido mota ezagutzen dira. Animalien bilakaeran anelidoen eta artropodoen tartekotzat hartzen dira. Pentastomido motaren arabera mm batzuk 14 cm-rainokoak izan daitezke luze. Harren itxurakoak izaten dira, zapalak nahiz zilindro formakoak. Ornodunen arnasbideetan bizi izaten dira batez ere.