Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pentano

iz. Kim. Bost karbono atomo dituen hidrokarburo asea (C5H12). Airean oso erraz su hartzen duen isurkari koloregabea da. Pisu espezifikoa 0,62 g/cm3 du, eta 36 °C-tan irakiten du. Ez da ongi urtzen uretan eta alkoholetan, baina oso ongi bentzenotan eta eterretan. Petrolioaren destilazioz lortzen da. Urtzaile gisa industrian, tenperatura oso txikiak neurtu behar dituzten termometroak egiteko, botika gaiak ekoizteko bitarteko gisa, anestesiko gisa eta abar erabiltzen da. Bera da pentanola lortzeko erabiltzen den lehen gaia.