pentagrama
iz. Mus. Musika idazteko erabiltzen den bost marra zuzen, paralelo eta elkarrekiko tarte berdina dutenen multzoa. Marren artean edo gainean notak idazten dira, eta marrei esker hotsek duten garaiera zehatza adierazten da. Musika lan baten notek, apalegiak edo garaiegiak direnean, pentagrama-ren mugak gaindi ditzakete, eta orduan marra gehigarriak eransten zaizkio, goitik nahiz behetik.