pelagianismo
iz. Pelagio heretikoak V. mendean sortutako dotrina eta sekta kristaua. Pelagianismoak ukatu egiten zuen jatorrizko bekatua; dotrina honen arabera gizonak badu bekatua alde batera utzi eta salbazioa iristeko ahalmena, eta ez du graziaren beharrik hori lortzeko. Bestalde, gizonak grazia irabazi egin behar duela zioen, ez datorkiola berez. San Agustin dotrina honen kontra agertu zen. Zenbait kontziliotan pelagianismoaren kontrako iritziak azaldu ziren eta azkenik, 431. urtean Efesoko kontzilioak debekatu zuenez gero desagertu egin zen.