Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pelagiko

izond. Itsaso zabalari dagokiona.  v Eremu pelagikoa. Itsasoaren partea, itsas hondo eta kostaldea izan ezik itsasoaren gainerako eremua hartzen duena; Lurrarren azaleraren bi heren hartzen ditu. Eremu pelagikoa 4.000 m inguru sakon da batez beste, eta hiru partetan bereizita dago: gainekoa edo epipelagikoa, 150 m-ko sakonerara bitartekoa; erdikoa edo mesopelagikoa, 150 m ingurutik 350 m ingurura bitartekoa; eta hondokoa edo batipelagikoa, 350 m-tik beherakoa.  v Biltegi pelagikoa. Itsas hondoko gunea, buztina, lokatza, mikroorganismoen hondakinak, eta beste gai batzuk biltzen direna.