Pelaio
Asturiasko erresumaren sortzailea (737. urtean hila). Aitonen seme bisigodoa zen eta asturiarren buru izan zen musulmanen aurkako borrokan. Covadongako guduan (718) arabiarren aurka garaipena lortu ondoren errege izendatu zuten. Espainian Errekonkista deitu zenaren hasieratzat hartzen da Covadongako gudua. Cangas de Onis hirian jarri zuen Pelaiok bere gortea.