Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pektinido

izond. Zool. Pteroideoen ordenako izen bereko familiako soinberez esaten da. Bi kusku dituzte baina ez dira bi kuskuak berdinak izaten; azpikoa gainekoa baino zapalagoa izaten dute. Egituraz aldiz, ia biribilak izaten dira bi kuskuak, abaniko baten antzekoak. Beste soinbera askok ez bezala, bi kuskuak ireki eta itxiz higitzeko gaitasuna dute. Pektinidoen familiako soinbera generorik ezagunena pecten izenekoa da; pektinido motarik ezagunenak bieirak dira.