Pelairea Garbayo, Alberto
Nafar olerkari eta antzerkigilea (Bilbo, 1878 - Fitero, 1939). Bilbon jaio bazen ere, Tuteran jarri zen bizitzen familiarekin batera 12 urte zituenean. Diario de Navarra eta Heraldo de Aragón egunkarietan eman zituen argitara poesia gehienak. 1918. urtean Navarra poesia saritu zioten. Antzerkigintzari dagokionez aipagarriak dira Coros de Tudela (bakar-hizketa, 1903), Fuga de presos (zarzuela, 1905), Nobleza errante (zarzuela, 1905), Doña Fermina (1915), La cruz de atalaya (1918), La boda del Volatín (1921), La hija del santero (1924), San Miguel de Aralar (1925), La tarde de Cristo (1925), El último milagro (1930) eta Gloria difícil (1937) obrak.
- pelagianismo
- Pelagiar uharteak
- pelagiko
- pelagra
- Pelaio
- Pelairea Garbayo, Alberto
- Pelajio Ia
- Pelajio II.a
- Pelajio
- Pelasgia
- pelasgo