Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pektinokardio

izond. Zool. Gasteropodoen klaseko izen bereko ordenako soinberez esaten da. Monotokardio izenez ere ezagutzen dira. Aurikula, giltzurrun eta zakatz bat dute; hortik datorkie monokardio izena. Bihotzaren aurrean kokatua dute zakatza. Garro pare bakarra izaten dute, eta gehienak sexu banakoak dira. Maskorraren barruko aldea nakarrik gabea dute. 50.000 inguru pektinokardio mota ezagutzen dira. Ordena honetako animaliarik ezagunena karrakela da.